Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-10-10
Jean-Louis DAVANT
Agirre

Düala 70 urten, Gernikan sortü zen Eüskal Gobernüa. Agirre züan Lehendakaria, presidenta. Hura barne, 11 ministro ziren: bost abertzale, hiru sozialiste, bi liberal eta komüniste bat, Astigarrabia. Agirre 32 urteko gizon gaztea zen, Gotxoko auzapeza, kiristi demokrata, ofizioz abokata, ber denboran familiako txokolat egingiaren jabea. Bere hamar lagünekin, izigarriko lana egin züan, baldintza ezinago txarretan, Bizkaia Mola jeneralaren armadaz hertsatürik beitzen.

Estatü demokratiko bat eraiki züen, teorian autonomoa, pratikan beregain zena, etsaiez üngüratürixerik izanez. Espainiako erresuman salbüespen bat ederra izan zen Euskadi, beste orotan diktatürra beitzen Francoren pean, edo anarkia errepüblikazaleen artean. Heben aldiz, administrazione serios bat lanean ari zen kasik normalki, egoera gaitz baten gainetik, obra berriak ere asmatüz eta eraikiz, hala nola eüskal ünibertsitatea.

Lan horietan, bat presan egin behar üken züan Euskadiko Gobernüak: eüskal armada baten txütik ezartea. Hori ere kausitü züan, 70 mila güdari bildüz gorenean. Mola jeneralaren armadari bürü eman zeion bederatzi hilabetez, 1937ko arramaiatzaren 19alano, Bizkaian gero agorrila ürre,tzealano Santander aldean. Zati bat orano bühürtü zen Asturietan ürrietaren 20lano. Beste talde bat Katalunian ariko da 1939ko barantailano. Eta eüskal güdaririk bazen Madrileko defentsan ere. Chapeau!


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Le nouveau collège de Seaskaà Ciboure, un exemple à suivre
Pays Basque
Anglet : Bernard Gimenez démissionne
Pays Basque
L’exécutif norvégien confirme l’existence de "contacts" à Oslo entre l’ETA et Madrid
Culture
De la difficulté d’être simple
Sports
Basques et Catalans réclament à l’unisson une sélection propre
Sujet à la une
Le processus de paix basque reçoit un soutien international
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise