Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-10-04
Egile eskubideak eta musika herrikoia

Barrapunton irakurri dugu Barakaldoko udala SGAE-rekin demandan ari dela txistularien eta txarangen egile eskubideak direla eta. Gai honekin lotuta beste zalantza bat badaukat aspaldian, musika tradizionala eta egile eskubideen inguruan. Itxura denez, SGAEk 7826 Euro eskatzen ditu azken urteetako txistulari, txaranga eta abarren aktuazioengatik.

Barakaldoko Udalak dio zentzurik ez duela autorerik ez duten piezei dagozkien egile eskubideak eskatzen ibiltzea. Hemen oker dabil udala. Pieza horiek izango zituzten egileak, kontua da ezezagunak direla, eta erabiliaren erabiliaz Popular edo Herrikoia kategorian sartzen direla.

Baina, egia ote da SGAEn erregistratu gabe daudela?

Gauza bat entzun dut azkenaldian, eta egia bada gure folk musikari askoren irudia zikintzen dit. Demagun Koldo Tankera folk musikari ezaguna dela. Koldok, baserri batean bizi den albokari zahar bati pieza zahar bat entzun dio, inoiz errejistratu gabea eta jatorri ezezagunekoa, baina inguruan pieza ezaguna dena.

Koldo musikariak piezari bere moldaketa egin eta bere hurrengo diskarako grabatu du, eta SGAEn errejistratzean Popular/Koldo Tankera moduan errejistratu du.

Kontatu didatena zuzena bada, egun horretatik aurrera, edonork (baita baserriko albokari zaharrak edo Barakaldoko txistulariek) pieza hori toki publikoan joz gero, SGAEri dagokiona ordaindu eta ordainaren zatia Koldo Tankerari etorriko zaio.

Egia da hau? Horrela da egoera pieza zaharrekin? Ez ote dago hori babesteko modurik, pieza zahar horiengatik egile eskubiderik eskatzeko aukerarik egon ez dadin, eta beste edozein musikarik Koldo Tankeraren bezala bere moldaketak modu librean egiteko aukera izan dezan?


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Des vents de plus de 100 km/h balayent le pays
Pays Basque
Les sites et musées du Pays Basque ensemble
Sujet à la une
A Anglet, le festival de Montaury veut créer des passerelles entre le tissu urbain et le tissu humain
Pays Basque
Tony Blair à Madrid, pour soutenir le processus de paix de l’exécutif Zapatero
Sports
Le retour de la belle "gauche" de Mundaka
Pays Basque
La ferme Pays Basque s´apprête à s´installer au coeur de Bayonne
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise