Hi ! Zabaleta ! Atzar hadi ! Zabaleta, zer ari haiz ?? Iritsi duk tenorea ! Mugi !Ez hadi geldirik egon, lo, amorfo hire erosotasun intelektualean ! Ahantzia duk jadanik edo ? Ahantzi al duk Journaleko kronika idatzi behar dukela ? Zer pitokeritan habil, idatzak ba!
"Idatzak ba ! ñañañañaŠ" Zer ostia idatzi behar diat ba ? Zer aipa nezakek egun nehork idatzi, eztabaidatu, perskeptiban eman ez dikena ? Zer asmatu behar diat, berri, mamitsu, erranguratsu, orijinal eta gainera interesgarri ? Eta guti balitz bezela, aipatuko diten hori dena (zer duken ideia zipitzik ez diatena) hitz jokoz, ironiaz edo zinismoz bustia egon behar dikŠ
Hau duk hau panoramaŠ
Hi ! Zabaleta ! Zerbait egin beharko duk baŠ har itzak beste egunkarietako kolumnisten ideia batzuk hire burumuin idor patetiko hori freskatzeko ba !
Why notŠ Hmmm zeinekin hasiko naukŠ Berria!
Bien, bien, non ziok kolumna mamitsu, interesgarri eta orijinal bat ? "Ondo begiratzen bazaio, gazte sasoiko ametsek pisu handiagoa hartzen dute gure oroitzapenetan ametsen gauzatzeak baino." A.L. idazlea Pffffffff......
Beste bati behako bat eman beharko... Ea, hunek itxura hobea dik, gainera idazlea psiko-soziologo-antropologo-filosofoa duk:
"Alor sozio-kultural zientifiko baten gerizapean jarriz geroz errealitate edo mikro-errealitate honek dakartzan ondorioak eta ondorio hoien iturri izan diren beste mikro-errealitate edo errealitate kateen arteko harremana, gai honen mami neo-estrukturalistaz ohar gaitezke" Ostra! Hau duk indigestioa! Nik ez diat hortarako balio...
Ah! Hau hartuko diat! Gara. Hemen bai, kronika mamitsu orijinal, politiko-filosofiko pila bat egon ohi duk! To! Hau ez duk txarra izanen. Egilea ospetsua duk behintzat. X.S. Bertsolaria. "Que no os quepe ninguna duda,señores opresores fascistas, de que este pueblo, en memoria de todos los siglos de lagrimas, de tods lo compañers caids(...) os plantara cara !" Eh, barkatu ! "Dudarik ez ukan zapalkuntzaren seme-alabak garela. Zuhaitzarn enborra labankadez hil nahi izan arren, sustraietatik loturik dauden gudariak altxa eta harrien laguntza soilarekin bada ere otso beltzaren aurrean altxako dira !" Amen! Eh, ez! Jo Ta Ke! Tipo hau krixtona duk! Hori duk hori egiak botatzea! Aupa hiŠ Gure ideologo errebeldea badiagu jadanik hi bere kopia txarra izatekoŠ
Hi ! Hau duk hau gauza inutila ! Ez haiz gai 2 500 karaktere xixtrin idazteko ereŠ Zer eginen duk orai ? Zerbait itzuli beharko diok kazetari, bestela kak ederrean utziko dituk...
Ez duk deusik egin... 2 500 karaktere... Fini! Ez duk deusik idatzi eta fini!
Hau duk hau panorama...