Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion 2006-09-20
Patxi Zabaleta
Zizare urdina5/6
·www.susa-literatura.com

Abiadura gero eta handiagoa zen; zizare multzoa gero eta ugariagoa eta barrunbe ilun eta epel hartan inon ziren lerdeak eta gesalak nahasten ziren urrinetan.

Zorabioa zen; denak nahaste-marraste handi hartan lerdez eta gesalez elkar igurtzitzen ari ziren, leloari emanez, etengabeko leloan; ondokoak edo beste edozeinek esandakoa errepikatzen eta zizare herria mordo handi eta mugikorra zen, lerde, gesal eta urrinetan zorabiaturik zebilena. Bateratua zuten berriro erretolika:

Ez dugu belarririk... ez dugu belarririk... Baina oihu egin zuen berriro ere zizare kume urdinak:

Ezin gara mintzatu! Ezin dugu hitz egin! Ez al zarete ohartzen? Ez al duzue ulertu zizareok ezin dugula hitz egin ahorik eta mihirik ez dugulako?

Ezin dugu hitz egin... ezin dugu hitz egin... errepikatu zuen aho batez zizare mordoak zurrunbiloan; ezin dugu entzun, ezin dugu entzun... Eta zurrunbiloaren zorabioan nekea nabaritzen hasi ziren. Gosetzen ari ziren eta ernalduak zituzten guztien soinak elkar igurtzika.

Gero lehenagoko zizare lodikote arreak berriro ere hasiera eman zion azkeneko leloari: "Ez dugu ahorik, ez dugu mingainik, ezin dugu hitz egin..." Nekatzen ari ziren eta aspertzen. Goseak ziren dagoeneko gehienak.

Zizare herriaren erretolika moteltzen hasi zen : "Ezin dugu hitz egin, ezin dugu hitz egin, ezin dugu hitz egin..." eta zurrunbiloa lasaituz zihoan; zizareak beren urduritasuna galtzen ari ziren: "Ezin dugu hitz egin... ezin dugu hitz egin...".

Zein bere zirriku eta zulotik alde egiten hasi zen. Goseak zeuden eta nekeak. Eta berehalakoan bakar batzuk besterik ez zen gelditzen, elkarri igurtziak emanez, betiko lelo eta erretoliken artean. Bukaturik zen nonbait biltzarra.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
La génération désenchantée remonte la pente
Pays Basque
Eclaircies sur l’avenir des Embruns
Pays Basque
"Il est encore temps pour nous de sauver la vie d’Iñaki de Juana Chaos"
Pays Basque
Les chaisiers de Came ouvrent leurs portes
Pays Basque
Hamaika, groupe basque pour la diffusion de la télévision numérique locale est né
Culture
Txingudi en musique
Sports
Le protocole est enfin signé
Pays Basque
Illégale, la paillote de la plage d´Hendaye va devoir disparaître
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise