Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion 2006-08-30
Juan Martin ELEXPURU
Etsidamu 2/3
·www.susa-literatura.com

"Aita-semeen ohizko eztabaida aprobetxatuz mutikoa Misilman ikusten ari zen. Une hartan Misilmanek gizatxarren esku zegoen soldadu gizajo bat erreskatatu berria zuen hiri osoa kiskali ondoren. Aitonak zakar kendu zion eskutik urrutiko mandoa eta botoia sakatu zuenean bi gazte gorbatadun ari ziren aurkezlearen galderei erantzuten. Jon Koldo Astaburuaga eta Joseba Andoni Dudagoitia bio-injinari gazteek asmazio iraultzaile bat azaltzen ziharduten. Esplikatu zutenez orain mugetan ditugun laser-izpi sareak ez dira nahi bezain perfektuak. Izan ere azalaren pigmentazioaren arabera aktibatzen dira laser bizigabetzaile hauek eta hau dela eta, beltzaranegi zegoen pertsona ugari hilik gertatu da tamalez. Zuritze kanpainek fruitu handiak eman dituzten arren, emaitzak ez dira inoiz erabatekoak izango... horregatik asmatu berria duten aparatuaren laser izpiek egitura biomolekularraren analisi zehatza egin ondoren 3 zentesima irauten duena aktibatzen dira. Arraza zuriaren eta besteen arteko diferentzia biomolekularrak ikertu ondoren gauzatu da babes-tresna harrigarri hau. Atxilotutako gizatxarrekin esperimentatu da, oso emaitza onekin. Uste da %80an gutxituko direla sistema zaharrarekin gertatzen ziren ezbeharrak.

Piztu dituk ateko alarmak? galdetu zion aitonak aitari.

Bai.

Eta leihoetakoak?

Baita erantzun zion gogo txarrez.

Eta ganbarakoak?

Sandios! Eta zuk hartu al dituzu nerbioetarako pastilak?

Gazte bizi zarete zuek, gazte. Zuengatik balitz lurpean ginean aspaldi.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
BO-AB, déjà de l’angoisse
Pays Basque
La majorité des habitants d’Euskadi pour l’indépendance
Pays Basque
Le maire d’Hendaye appelle les commerçants de la plage à une réunion sur les paillotes
Culture
Silographic, vers un nouveau pôle culturel des métiers graphiques au coeur de l’image
Culture
Concurrente de Donostia Venise manque de palais
Sports
La Concha, sur fond de polémique
Sports
Argentine-Espagne, premier choc des demi-finales
Pays Basque
Quelques soucis d´effectifs lors de la rentrée du premier degré
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise