Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-06-21
Eneko BIDEGAIN
80ko hamarkada (II)

Joan den aldiko zutabeak beste gogoeta batzuk ekarri dizkit, eta segida bat zor nien gogoeta horiei. Ez dut sekulan ukan hainbeste oihartzun zutabe batetik. Anitzek erran didate anitz gustatu zaiela. Bistan da, xori batek erran dit batzuei ez zaiela gustatu, hots, artikulu hartan aipatzen nituen "militante erdoilduei". Artikuluaren helburua ez zen haiei gustatzea, bistan denez. Baina haietariko inork ez dit ez zuzenean ez zeharka deus erran. Funtsean, horrela jokatzen dute maiz, gustukoa ez duten kritika duen gutun pribatu bati ez erantzun. Burua lurpean sartu ekaitza pasatu arteŠ

Baina ez dut horregatik erabaki aitzineko gaiari berriz lotzea. Ohartu naiz gazteek ez dutela ulertu zertaz ari nintzen zutabe hartan. 80ko hamarkada ezagutu ez zutenek ez dute ulertu zeri egiten nion erreferentzia. "Zer duzu berriz ere ABren eta Batasunaren arteko zatiketa aipatzeko?", kritikatu dit batek, Ipar Euskal Herriko lehen zatiketa hori izan balitz bezala, abertzaleen arteko kalapitak orduan hasi balira bezala, abertzaletasuna bera duela sei-zazpi urte iratzarri balitz bezalaŠ

Ez, artikuluak ez zuen deus ikustekorik 2000ko lehen hamarkadako zatiketarekin. Eta berriz ere argi gelditu da zein inportanta den azken 20-30 urteetako historia gogora ekartzea, ez gogora ekartzeko plazerarentzat, baizik eta oraingoa ulertzeko, oraingo zatiketak erlatibizizatzeko, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea ez zela ABrekin edo Haikarekin hasi argi uzteko. Nora joan jakiteko, nondik heldu garen jakin behar omen da. Urrats eta hautu handiak egin ditzakegun garai hauetan, huts bat litzateke gibelera ez so egitea.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Législatives : les militants d’AB privilégient une coalition avec le PNB, EA et Batasuna
Pays Basque
La Cimade exige que cesse "l’humiliation"
Sports
Hirukasko, du plaisir, rien que du plaisir...
Pays Basque
Entre joie et inquiétude
Culture
Une musique ainsi fête
Sujet à la une
Opération franco-espagnole : un "sabotage" du processus de paix
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise