Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-06-08
Eneritz ZABALETA
Elgarri ezin begiratu

Begirada arimaren miraila omen da. Begiek salatzen dute, diotenez, norberaren barneko izana; pertsona oro bakar egiten gaituen sentimen eta ñabardura multzoa. Nola dakigu bestela, egunero jantokian, gure eskuineko mahaineko txokoan jarririk dugun neska/mutil hori gutaz mainteminduta dagoela? Bi hilabetez hitzik erran ez, baina egunero-egunero begiak, herabe guregan zuzentzen ditu, beste aldera eramanez guk begiratzen dugunean, berriz gure bisaieruntz zuzentzeko beste aldera begiratzen dugunarena egiten dugularik. Aita bati baino gehiagori aski zaio begirada ilun bat, semea, iritsiko zaion zigorrarekin pentsatuz, izerdi hotzez blai uzteko. Begiek dena erran dezakete. Sentimenduen euskalkiak dira, nortasunaren hizkuntza. Amodioa, desira, haserrea, gorrotoa... elgar ulertu ezina.

Hori adierazten zuten Tenerifeko kostan elgar topatu zuten etorkin senegaldarrak eta espainiar guardia zibilak. Txapel okerra, bere autoritate paperean sarturik, begirada harro, beginini mehatsakor, etorkin patera baten zain. Parean ibiltzeko ia gai ere ez zen mutiko gazte bat, gorputza eta begiak itsasoan zehar pasatako bidaia agonikoak itzalirik. Begiak gosearen, ezinaren, heriotzaren isla. Bat-batean, guardia zibila ikusi eta bizitza piztu zen gazte horren aurpegian. Lehen hilotza zenari dirdira berezi bat piztu eta esperantzak etsipena gainditu zuen, etorkinak guardia zibilari eskua emateraino. Txapel okerraren begirada ere arrunt eraldatu zen, harrokeriak harritasunari utzi zion lekua, segurtasunak dudari, autoritarismoak errukiari. Eta guardia zibilak burua beste aldera itzuli zuen, errealitatea ezin ikusiz, ezin ulertuz.

Nola liteke hainbeste pertsona paperezko untzi batean sartzea, itsasoan egunak eta egunak pasaz, gosea eta egarria pairatuz, poliziak harrapatu eta Saharako basamortuan hilotz bukatzeko edo, itsasartearen bestaldetik jin bala galdu batek jota erortzeko, lur arrotz batean ez dagoen ez dakit zein paradisuren esperoan?

Baina zerbait mundu osora iritsi bada, hori telebista eta telefonoa da. Afrikan ere badakite Europan xuriek egin nahi ez dutena egin beharko dutela, edo karrikan "ez da kario" erranaz pasa beharko dutela eguna baldin sabela berdindu nahi badute. Afrikan ere badakite arrazakeria eguneroko ogi izanen dutela Europan. Afrikan ere badakite El Doradorik ez dagoela jada Europa zaharrean. Baina nola ulertu beraz hainbeste arriskatzea, hainbeste tematzea eta iristean poztea? Ez da arrazionala!

"Afrikan hilda nago." Hala zioen Europara jin nahi zuen gazte Afrikar batek. Nola ulertu dezakegu hori mendebaldetarrok? Ulertzeko gai al gara? Nork daki zer den egunero-egunero biziraun beharra ? Nork daki zer den eguna bizirik bukatzean, heriotza garaitu dugula sentitzea biharamuna etorri arte? Zer da eguna $1 baino guttiagorekin pasatzea? Nork daki zer den gosea? Zer den egarria? Zer den eritasuna?

Europan bizi gira, Afirkan bizirauten dute. Bizitzean, bizitza da garailea. Bizirautea heriotza da. Etorkina ez doa pobreziatik ihesi aberastasuna lortu asmoz. Etorkina heriotzetik ihesi doa bizitza atxemateko asmoz. Europarako bidaian hiltzea? Gisa guziz Afrikan hilda dago... Gosea, egarria, etsipena? Eguneroko ogi. Zer dute galtzeko? Bizitza? Biziraupena? Horregatik Tenerifera iristean mutiko horri begirada aldatu zitzaion eta txapel okerrari eskua eman zion. Baina hori gure mendebaldeko erosotasunean ezin dugu ulertu. Horregatik guardia zibilak bertze aldera begiratu zuen. Ezin diogu elgarri begiratu ezin dugulako elgar ulertu.


 
Print
 
...More news
Sports
La belle histoire du Tour au Pays Basque
Culture
Première femme distinguée en études basques
Pays Basque
Gerry Adams: "C’est le moment d’être courageux"
Sujet à la une
Confidences en tout genre sur la toile basque
Pays Basque
Anchois : les Verts pour une gestion transfrontalière
Pays Basque
Iparraldea Bai : PNB et EA proposent une coalition abertzale pour 2007
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise