Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Courrier des lecteurs 2006-05-27
Larunbatean denok Donostiako maniFESTTAziora

Urtarriletik hona, Euskal Herriko ikastetxe, euskaltegi eta kaleetan zehar euskaldunduko duen hizkuntza politikaren aldarrikapenarekin bat egiteko aukera izan dugu. Bai eskolak euskalduntzeari! kanpainan, milaka eta milaka herritarrok parte hartu dugu; bai gure herri edota eskualdeko batzarretan, egin diren ekimenetan parte hartuz eta nola ez, gure sinadura emanez.

Sinatu duguna zera izan da: kontutan hartuta egun Euskal Herrian ezartzen zaizkigun hizkuntza politiken ondorioz, eskoletatik ateratzen diren gazteetatik 3tik 1 euskalduntzen dela, zera eskatzen diegu ardura politikoa duten instituzioei; Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Estatu frantseseko gobernuei:

-Euskararen ofizialtasuna aitortu eta gauzatzea; euskararen ezagutza bermatzen ez dituzten hizkuntza ereduen politika desagertu eta urratsak eman ditzatela egoera aldatu dadin.

-Euskarazko irakaskuntzaren kontrako neurriekin akaba dezatela eta euskaraz ikasteko eskubidea bermatu dezatela euskal herritar orori.

Bizi dugun une politiko honetan, non gure herriko gatazka politikoa gainditzeko nahia eta borondatea azaltzen diren, ez dut uste sinatu dugun eskaera gehiegizkoa denik. Alderantziz, hizkuntza baten normalizaziorako ezinbesteko diren neurriak eta herritar orok bere berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea bermatua izan dadin aldarrikatzen dira. Argi dagoelako mundu mailan Euskal Herria bezalako herri txikien hizkuntzaren etorkizuna erabat baldintzatuta dagoela beste estatuen hizkuntzen eragin eta jazarpenen bidez. Euskal herritarron esku dago gure hizkuntzaren etorkizuna, gure herriko plazetan, lantokietan, ikastetxeetan, kiroldegietanŠ euskaraz hitz egiteko eskubidea bermatzeko ezinbestekoa da guk geuk geure hizkuntzari lehentasuna ematea. Ondorioz herritar orori bermatzea ezagutza eskola bidez, horrela bakarrik edukiko dugu aukera euskaraz bizitzeko.

Larunbat honetan Donostiako kaleetan zehar, aukera paregabea izango dugu ozenki esateko Euskal Herri euskaldun bat nahi dugula, behar dugula eta badagokigula. Eta bide batez, Euskal Herrian bizi garen herritar orori gure hizkuntza ezagutzeko eskubidea bermatzeko garaia dela. Beraz, milaka eta milaka herritarron eskaerarekin bat zatozten herritarrei dei egiten dizuet larunbatean, Donostiako Bulebarretik 17.30ean abiatuko den maniFESTAzioan parte hartzera. Gure herriaren eta hizkuntzaren etorkizuna gure esku dagoelako!


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Traite négrière, le Pays Basque en fut
Pays Basque
AB prêt pourun Aberri Eguna unitaire en 2007
Pays Basque
Petite ombre sur les hauteurs de Sorogain
Culture
La jeunesse prend les commandes de la musique aux Maimorables
Culture
Les jeunes bertsulari en piste pour le championnat
Sports
Coup de frein à l’ascension bayonnaise
Pays Basque
« Même avec 150 000 pétitions le Conseil Général ne peut décider un référendum »
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise