Restaurant Magazine aldizkari britainiarrak egindako sailkapenean bi jatetxe euskaldun kokatzen dira munduko 10 onenen artean. Bederatzigarren tokian dago Donostiako Arzak jatetxea Juan Mari Arzak eta Elena bere alabak kudeaturik. Hamargarren tokian segitzen du Andoni Adurizenaren Errenteriako Mugaritz.
Beherago sailkapenean, 37. postuan, beste euskal sukaldari bat ospatua da, Martin Berasategi, Lasarte Orian duen jatetxearentzat.
Munduko onena ere ez da hain urruti geratzen, Kataluniako El Bulli da, Ferran Adria sukaldariaren etxea.
Sailkapenak munduko 50 jatetxe onenak zerrendatzen ditu. Horietarik 10 Frantzian kokatzen dira, 8 Estatu Batuetan, 6 Bretaina Haundian, 4 Italian, 3 Euskal Herrian, 3 Beljikan, 2 Espainian, 2 Australian, 2 Alemanian, 2 Hego Afrikan. Katalunia, Monaco, Holanda, Dinamarka, Finlandia, India, Suedia eta Brasilak ere bana jatetxe sailkatu badute.
Huna lehen hogoien zerrenda :
1 El Bulli, Katalunia,
2 The Fat Duck, Bretainia Haundia
3 Pierre Gagnaire, Frantzia
4 French Laundry, Estatu Batuak
5 Tetsuya, Australia
6 Michel Bras, Frantzia
7 Alain Ducasse - Le Louis XV Monaco
8 Per Se New York
9 Arzak Euskal Herria
10 Mugaritz Euskal Herria
11 El Raco de Can Fabes, Espainia
12 Nobu, Londres
13 Gambero Rosso, Italia
14 Gordon Ramsay, Londres
15 Alain Ducasse - Plaza Athenee, Parise
16 Jean Georges, New York
17 Le Cinq, Frantzia
18 Daniel New York
19 Oud Sluis Holanda
20 Chez Panisse, Estatu Batuak