Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-04-21
Jean-Louis DAVANT
Zentzüz

2007an bi pastoralen ükeiteko lanjera bagünüan. Arriskü hori baztertü düe lehian ziren bi taldeek: alde batetik Gamere-Zihiga herriak, bestetik pettarreko lau herrik egin düen alkarteak. Bietako bürüzagiak bildü dira hiru aldiz, eta hau da jünta horien ondorioa : 2007ko pastorala Gamere-Zihigak, eta 2008koa pettarreko lau herriek. Zentzü hona nausitü da, eta delibero xüxen hortaz eskerrak bürüzagier.

Gamere-Zihigako trajeriaren geia ez dügü orano ezagützen. Pettarrek "Xiberoko Jauna" antzerkia dükegü, züen zerbütxari honen lïmatik. Jaun hori, Xiberoko azken bizkontea izan zen 1300. urte üngürüan: Mauleko Oier III.a Auger III de Mauléon. Urteak ez deizüe gaüza haundirik erranen haboroxeer, denboran hürruntxe beita prefosta. Haatik jakin bedi, gaüzen aisatzeko, telebistako film batetan agertü diren "Les Rois Maudits" errege madarikatü haien denboran zela. Frantziako errege horik, Nafarroakoak ere izan ziren, Philippe le Bel ezkontü beitzen Joana I.a erregiñarekin.

Horiekin afera üken züan gure Oierrek, Nafarroako erresumaren zerbütxüko igaran beitzüan bere bizitze lüzearen erdia bederen. Hanko "Ricombe" izan zen, Arradako jaun eta armadaren bürüa. Bena lehenik gerlan erauntsi züan Akitaniako dük Ingelesaren aitzi, eta indarren aintzinean bere Züberoa ützi behar üken züan, Nafarroarat joaiteko. Hanko estatüen deliberoetan parte hartzen züan, Lehoaren ikurraz sinatüz. Hor lehentze agertzen da Xiberoko lehoa. 2008an ohoratüko dügü.


 
Print
...More news
Pays Basque
L’idée d’agrandir la piste hondarribiar sur la Bidassoa est "démesurée"
Pays Basque
Le Forum social du Pays Basque se décentralise
Culture
Le théâtre en euskara renaît en Amikuze
Sports
La Peña Baiona pose les questions
Culture
Musiciens venus de l’Est
Sujet à la une
Dispositif De Robien : effets pervers sur le marché locatif
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise