Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-04-14
erabili.com
Lehen ez, orain ere ez

Nafarroako Gobernuak berriro ere lizentziarik gabe utzi du Iruñerrian euskaraz egiten duen irrati bakarra: Euskalerria Irratia. Nafarroako Gobernuak Auzitegiko epaileek behartuta errepikatu behar izan du irrati lizentziak banatzeko prozedura. 1998an, Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren arabera, orduko kontratazio mahaiko buru izan zen Angel Sanz Bareak bere kasa erabakitako balorazio irizpideak baliarazi zituen Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko. Horren guztiaren ondorioz Nafarroako Auzitegi Nagusiak prozedura errepikarazteko agindua eman zuen.

Nafarroako Gobernuak, berriro ere, Sanz Barea jarri du irrati lizentziak banatzeko mahaiburu, nahiz eta, Nafarroako Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren arabera, Sanz-en 1998ko jokabideak legea nabarmen urratu zuen.

Nafarroako Gobernuak astelehenean eman zuen irrati lizentzien banaketarako mahaiak hartutako azken erabakiaren berri. Azterketa berriaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko irratiak 83,34 puntu lortu ditu lehiaketan; duela hilabete diru eskasiagatik itxitako Medios de Comunicacion 21ek 75,79, eta Euskalerria Irratiak 63,31. Hala adierazi du komunikabideen aurrean Francisco Iribarren Ekonomia sailburuak.

Medios de Comunicacion 21 irratiak 2006ko otsailean utzi zion emankizunak uhin bidez zabaltzeari, diru itolarriak behartuta. Iribarren kontseilariari hori gogorarazi diotenean esan du aztertu egin behar dela Medios de Comunicacion 21en egoera zertan den, eta horrena arabera, lizentzia berriro atera daitekeela leihaketara.

Behatokiak gogor salatu du

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak gogor salatu du Nafarroako Gobernuko kontratazio mahaiak jakinarazitako berria. "Horren arabera, Nafarroako Gobernuak berriz ere ukatu dio lizentzia Iruñerrian euskaraz hutsez emititzen duen irrati bakarrari", nabarmendu du Behatokiak.

Paul Bilbaok azaldu duenez "Nafarroako Gobernuak berriz ere agerian utzi du zein den euskaldunon hizkuntza-eskubideen aurrean duen jarrera, eta beste behin euskaldunak desagerrarazi nahi ditu Nafarroako errealitate sozialetik. Oraingoan, lehenetsi du porrot ekonomikoearengatik emititzeari utzi zion irrati bati lizentzia ematea, euskarazkoari ematea baino".

Paul Bilbaoren hitzetan "Gogoratu behar dugu Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1998an egindako lizentzien banaketa bertan behera utzi zuela hainbat irregulartasun frogatu zituztelako. Hartara, puntuazioak berriz ere baloratzeko agindu zuen".

Behatokiko zuzendariak azaldutakoaren arabera, honen berri zuzena helaraziko die Europako Kontseiluko arduradunei.


 
Print
...More news
Pays Basque
Le vrai bon jambon, made in Bayonne
Pays Basque
Dérapage sanctionné aux Prud’hommes pour Alain Prost
Pays Basque
La publicité reprend mais profitera moins à l’AOC
Culture
Euskal Herria zuzenean repart à zéro
Culture
Bruel et Courtois présentent l’histoire du loup dans ETA
Sports
Le BOPB se déplace sans pression à Bourgoin
Sports
Effort et plaisir maîtres mots de l’Euskal Trail
Sujet à la une
Le 75e anniversaire de l´Aberri Eguna sous le signe de la division
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise