Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-04-13
Mariko Deogracias | erabili.com
Tokiko telebista guziak gaztelaniaz

Tokiko telebista guztiak gaztelaniaz izango dira Eusko Jaurlaritzaren dekretua onartzen bada. Jaurlaritza gertatzen ari den proiektuak euskarazko emisioei lehentasuna emango diela jasotzen duen arren, joan zen 2006ko martxoaren 17an Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkuran atzera bota zuten dekretua hobetzera zetorren egitasmoa. Era horretan hirukoak uko egin zion barruti bakoitzean euskara hutsezko tokiko telebista bana izateari.

Eztabaida Aralarren ekimenez egin zen Legebiltzarrean. Baina, talde horren parlamentariak adierazi zuenez, "Euskaldun erkidego handienetan tokiko telebistak nagusiki gaztelaniaz izango dira Jaurlaritza egiten ari den dekretua bere horretan onartzen baldin bada. Horrela izango da Donostian programazioaren laurdena bakarrik euskaraz izango delako, Bilbon %12 baino ez da izango euskaraz eta Gasteizen programazioaren %10". Euskaldun erkidego handienak euskarazko tokiko telebista gabe geratuko dira, dekretuak ez baitu ziurtatzen hori horrela izango ez denik.

Martxoaren 17ko osoko bilkuran gainera, tokiko telebistentzako estrategikoa den arlo baten kontra ere jo zen: finantzazioari dagokion dirulaguntzei, hain justu. 2006ko aurrekontuetan jasoriko diru partida datozen urteetako aurrekontuetan mantendu eta handitzeko konpromisoa hartzea eskatu zen Legebiltzarrean, baina hori ere bertan behera geratu zen hirukoak, PP-k eta PSOE-k kontra bozkatu zutelako.

Aralarrek Legebiltzarrean aurkeztu zuen bost puntuko legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzari dei eginez:

1- Hizkuntz normalizazioaren bidean aurrera egiten jarraitzeko, tresna ezin hobea dira tokiko telebistak: hori dela eta, euskarak behar eta merezi duen garrantzia izango du esleipen guztietan.

2- Barruti bakoitzean esleipen bat gordeko da, euskara hutsean emitituko duten telebistek eskuratu ahal izan dezaten.

3- Euskaraz emititzen duten tokiko telebistek laguntzak izango dituzte jarri beharreko fidantzak jarri ahal izan ditzaten.

4- Dagoeneko emititzen ari diren euskara hutsezko tokiko telebistek laguntza jasoko dute, ekoitzi beharreko programazio-orduetara iristea izan dezaten eta digitalizazio-prozesua egin ahal izan dezaten.

5- 2006ko aurrekontuetan jasoriko diru partida datozen urteetako aurrekontuetan mantendu eta handitzeko konpromisoa hartzen da.

Hori izan zen eskaria, baina bozketaren orduan, eta EHAK-k alde bozkatu zuen arren, Aralarrek aurkeztutako legez besteko proposamena bertan behera geratu zen eta hirukoaren osoko zuzenketa onartu zen, talde sozialistaren aldeko botoarekin.


 
Print
...More news
Pays Basque
CPE : Les syndicats du Pays Basque crient victoire, l’heure est à l’apaisement
Pays Basque
Habiter son pays en trois chapitres
Pays Basque
Expliquer le conflit basque sans parti pris
Culture
Le Guggenheim dans le culte du sculpteur
Culture
Le Gaztetxe de Sare fête 15 ans
Sports
Didier Munduteguy se sent trahi par le gouvernement basque
Sujet à la une
Le débat public sur la ligne TGV Bayonne-Hendaye lancé en juin
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise