Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-03-29
Loretxu BERGOUIGNAN
Expertizeei behako bat...

Expertizeen influentzia ulertzeko har dezagun adibide bat : garapenaren arloan, banku mundialak, "garapena" deitua dena diskurtso eta jakintza objektibo gisa eratuz, bere konzeptu eta teoriak hitz orden gisa pasarazten lortzen du herriz herri.

Berez, expertizeari emaiten zaion erran nahian, bi sentsu biltzen dira: experienziari esker lortzen den jakintza eta aldaketaren sortzeko jakintza baten eraikuntza ala aplikaziorako pratika.

Gaur egun, expertize zientifikoak neutro bezala erakutsiak badira, egitan ikuspundu berezi baten expertizeak dira : Zientzia/teknika/industria hirukotearen nagusitasuna hor dela eta, expertize zientifikoek produktiboa izaitearen leia hartu du.

Frantzian ikerketa sistema, estatua eta lobby ekonomikoen artean hertsiturik, jendeari konfientzia itsutua besterik ez du galdetzen.

Firma internazionalen, instituzioen eta merkatal antolakuntzaren ikuspundu bakarreko expertize sortze eta hedatzeen aurrean, "Expertises citoyennes" deituak diren analisiak hedatzen hasi ziren 80. hamarkadan (herritarren analisiak bermatzen dituenak). Ber garaian, ikerle eta expertize egile espezialista zonbait bildu ziren AITEC ("association international des technicien experts et chercheurs") elkartearen sortzeko.

Gaur egun, elkarte honek 600 bat kide/experto biltzen ditu. AITEC-entzat expertize guziek helburu soziala ukan behar dute, erran nahi baita, jendeari zuzendua, eta jendearen beharrekiko eginak. Ispiritu honetan, jakintza denena izan behar dela sinestuz, hiru arlo nagusiren inguruan ikerketak egin, bildu eta deneri idekitzen dituzte: "garapenaren finantziatzea" , "urbanisazioa eta etxebizitzak", eta "energia eta Europa". Egoera baten analiseetan ala arlo bati buruz zuen jakintzak sakontzeko AITEC-ek lankidetzak proposatzen ditu, formakuntza, konferentzi ala beste erako jakintza partekatze moduen bidez.

AITEC-i esker jin da, Ghazi Hidouci, Algeriako ekonomiako ministro ohia den AITEC-eko kidea, Makeara, Munduari So bestan petrolioaren eragin geopolitikoak argitzera. AITEC-ek, egoera ezberdinei buruzko begirada sakonago eta largoago bat ukaiten laguntzen ahal gaitu. Bere jakitate, expertize eta expertoak deneri idekitzen ditu beraz lasaiki deitzen ahal duzue elkartera analise bat sakondu nahi baduzue (01 43 71 22 22).


 
Print
...More news
Pays Basque
L’abattoir deSt-Palais menacé de fermeture
Pays Basque
Etxerat : jusqu’au retour de toutes et tous à la maison
Pays Basque
Zapatero : "dans le cadre de la légalité, toutesles idées et toutes les propositions ont leur place"
Culture
Un passé qui ne passe pas
Sports
Bayonne cherche la passe de trois
Sujet à la une
Démonstration de force
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise