Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-03-14
Pello URZELAI
Irribarrearen lezioa

Egun samindu hauetan, dolumina, tristura, amorrua, haserrea, bortizkeria nagusitu dira gure begien aurrean. Igor Angulo eta Roberto Sainz presoen heriotzak astindu handia eman du itxaropenari heldu nahian dabilen abagune politiko honetan. Irudi ezkorren eremu zabal horretan, irribarre bat nabarmendu da. Kontrastea egiten zuelako, eta zetorren begitartetik zetorrelako. Ana Lopez presoaren aurpegi irribarretsuaz ari naiz.

Mutil-laguna, Roberto Sainz, bihotzekoak jota hil zaio Aranjuezeko espetxean. Senideek uste dute ez dutela behar bezala artatu. Azken agurra ematera ekarri dute poliziek Portugaleteko tanatoriora, lagunaren gorpua erraustu aurretik. Esku-burdinak jarrita heldu da poliziek inguraturik. Lagunak eta senideak ikustean, irribarre zabal bat atera zaio. Ez da goibel edo buru-makur ageri, irribarretsu baizik. Barruko saminaren sendagai hobeagoa ez dago hurbilekoen berotasuna baino.

Sakabanatze, urruntze eta bakartzean oinarritutako espetxe politikak berotasun hori galaraztea du helburu, irribarrearen etsaia da. Antzera, ertzainen oldartzea. Debekuak, borrak eta pilota jaurtigailuak ere irribarrearen etsaiak dira. Irribarrearen lezioa argia da. Dolu uneetan ere, galdu ezin den altxorra da, itxaropenaren leihoa zabalik dagoela erakusten duen argia.


 
Print
...More news
Pays Basque
La porte du processus de paix ouverte malgré l’éventuelle incarcération d’Arnaldo Otegi
Pays Basque
Un Aberri Eguna unitaire à Hasparren
Pays Basque
Après la crise du logement la crise du transport
Pays Basque
Salon de l’immobilier,un rendez-vous avecdes bilans contrastés
Pays Basque
Un "retard d’information" pour alerter la population des débordements de la Nivelle
Culture
Un air de LSD de 17 ans d’âge
Sports
Bayonne au bout de sa souffrance
Sports
Pau lance son premier pari en pelote
Sujet à la une
Aucun ours ne sera réintroduit en Pays Basque ou en Béarn
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise