Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-03-07
Jean-Louis DAVANT
Emaztesa?

"Jokolarisa" : hara egün hauetan ikasi düdan hitz berria. Eüskal media batetik zen, emazteen arteko errügbi partida baten (komentario) iruzkinean. Beraz txorien gripa bezain laster hedatüko zaigü, "kantarisa" eta "lehendakarisa" egin zaizgün bezala. "Dendarisa" ere entzün üken düt zonbait aldiz, "dendaria" beti anderea delarik alta, jostüna denean. Norat ari gira hola? Noizko arren "emaztesa", "anderesa", eta zeren ez "amasa" ?

Emakunde deitzen den erakunte feministak hortara deitürik, Eüskaltzainak "sa" atzizki horren hedatzea baztertzen dü üsatü hitzetarik harat. Sexista da, diskriminazalea, bereizlea. Eüskaraz ez da maskülino (ar) eta feminino (eme) generorik, salbüespen horik ekialdeko eüskalkietan dütügü haboroenik, hots behenafarreraz eta zübereraz, dela herritargoan "eüskaldüntsa, xiberotarsa), dela ofizio elibaten izenetan : artzaintsa, bolanjersa (sic), emagintsa, errejentsa, kantiniersa, laborarisa, ostalersa, segretarisa, eta beste bizpahiru balinba...

Erran delako "sa" atzizki hori üsatüz kanpo erabilten dügülarik eüskaldün zaharrek, ez da konplimentüz. Hala nola Bordabeherako etxekandereaz erraiten delarik "bordabeherasa", ez da haren goratzeko, aitzitik emazte arrunta dela erraiteko da, agian züzen kontre. Bena mintzajeaz ari niz heben, eta ez beste zerbaitez, bereziki ez andere baten balizko mail eskasaz. Haatik iparralde hontan, nor behatzen da orano Euskaltzaindiaren aholküer eta ni bezalako zaharroten erraner ?


 
Print
...More news
Pays Basque
La gauche abertzale appelle à une journée de mobilisation pour jeudi
Pays Basque
AB fètera l´Aberri Eguna à Hélette
Culture
Théâtre en fonction
Pays Basque
Le CPE fédère la mobilisation contre lui
Sports
Ezcurra II au sommet de son art
Sujet à la une
Mobilisation et proposition pour la fin de l´hébergement d´urgence d´hiver
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise