Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-01-19
erabili.com
Munduko hizkuntzeneta hizkuntzen munduaren azoka

Hizkuntzen munduak duen azokarik garrantzitsuenak atzo zabaldu ditu bere ate-leihoak Parisen: Expolangues. Euskara 21. aldiz joan da azoka honetara eta munduko beste 60 hizkuntzen artean erakutsiko du bere burua (munduan 2.000 hizkuntza omen dira guztira).

Munduko hizkuntza gaietarako azoka nagusia 2006ko larunbata arte egingo da eta 20 herrialde eta 60 hizkuntzatik gora ordezkatuak izango dira bertan. Euskara Parisko Expolangues, hizkuntza, kultura eta kultur harremanei buruzko erakusketan izango da, Eusko Jaurlaritzak jarriko duen erakustokiaren bidez. Standean harreragile, Parisko Euskal Etxeko kideak ibiliko dira, hurbiltzen den jendea artatuz eta informazioa emanez.

"Munduko hizkuntzak. Hizkuntzen mundua" izenburupean erakustazoka honen XXIV. edizioa urtarrilaren 18tik 21era bitarte burutuko da, Alemania ohorezko gonbidatu dela. Hogeitabatgarren urtea da Eusko Jaurlaritza Expolanguesera bertaratzen dela; hau da, azoka sortu eta hirugarrenerako euskara bertan zen eta horrela izan da urtero, harrezkero. Ezin ahantzi erakustazoka hau mundu mailan bere alorreko erakusketa garrantzitsuena dela, 20.000 bisitari baino gehiago bertaratuko dira, horietatik erdia baino gehiago hizkuntza alorretako profesionalak. Erakusleak, aldiz, berrehun inguru izango dira eta 20 herrialde eta 60 hizkuntzatik goiti egongo dira ordezkatuak.

Bertan parte hartuko dutenen artean aipa litezke gobernuak, enbaxadak, argitaletxeak, eskolak, unibertsitateak, multimedia enpresak, itzulpengintza alorreko espezialistak, hizkuntzen irakaskuntza eta etengabeko prestakuntzetako adituak, turismo bulegoak...

Milaka lagun pasatzen dira urtero Paris-en egiten den erakusketa honetatik. Bisitari anitzen artean, ikasleak, irakasleak, enpresetako prestakuntza arduradunak, itzultzaileak, ikerlariak eta oro har hizkuntzen inguruan interesa duen jendea dago. Iazkoan, adibidez, 21.735 bisitari izan zituen, horietatik 11.354 hizkuntzen alorretako profesionalak, eta 10.381 publikoa zelarik.

Aurtengo Expolangues azokan (Paris Expo, Hall 7.1, Porte de Versailles), Hitzaldietan eta Hizkuntzen Kioskoa izeneko gelan, euskarazko eskola bat emango dute Parisko Euskal Etxeko irakasleek. Azokan zehar, euskararen stand-era hurbilduko diren lagunek euskararekin zerikusia duen edozein gairi buruz galdetzeko eta nahi adina informazioa lortzeko aukera izango dute, bertan izango dituztelarik erakusgai euskara ikasteko ikas-materialak eta sistemak, hiztegiak, multimediak, euskaratik beste hizkuntzetara itzulitako eta beste hizkuntzetatik geurera itzulitako lan literarioak.


 
Print
...More news
Pays Basque
Mobilisations des défenseurs du droit d’asile
Pays Basque
La ministre des transports de la CAB parie sur la complémentarité des infrastructures
Pays Basque
Batasuna appelle tous ceux qui veulentla Paix à répondre ensemble à Madrid
Pays Basque
L’Association Nive-Adour dénonce la mauvaise gestion de l’eau
Pays Basque
La coopérative Azkorria aligne ses premiers fromages
Culture
Jazz métisse enfant des Amériques et de l’Afrique
Sports
Jacques Delmas : "Nous avons récupéré des joueurs fatigués"
Sports
Nihat confirme sa présence à la Real Sociedad jusqu’à la fin de la saison
Sujet à la une
Le Forum Social Mondial se tient jusqu´à dimanche à Bamako
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise