Emazte eta gizonen arteko parekotasunaren mitoa beti ta beti entzuneta, mito hori errealitatea dela sinestera kondizionatuak gira. Emazte gehienen buruetan berdintasuna jada hor da, emaztea jada askatua da mundu okzidentalan... Sinesmen horrekin ez da oldartzeko eta gauzen aldatzeko gogo mikorik pizten ahal, gizarteak hori ongi ulertuta emazteek berdintasuna lortu dutela sinestarazten digu. Emazteen fustrazioak sentsugabekoak bilakatuz....Mundu okzidanteletako emazte askatua, sexuen arteko parekotasuna, ilusio bat besterik ez da... beste hainbat ilusio bezala jendeak ilusioari sinesteko eta isil isilik sisteman deusez moldatzeko. Desmartxa hori biziki emankorra da, gaur egun emazteak berez sinesten dutelako dena lortua dela.
Alta, izenak berak erraiten duen bezala "gizartea" oraingoz gizon artea izaiten segitzen ari da, gizarteak gizonak kudeatzen segitzen du, nahiz eta Euskaltzaindiak pausu bat egin emaztearen opresioa izenez guttienez ezaba dadin, gizarte hitza jendartez moldatuz...
Konkretuki, lan munduan gizona eta emaztearen arteko desberdintasuna agertzen da, izan dadin lansarientzat, proposatutako lanpostuentzat, erresponsabilitatedun lan guzientzat...
Emazteak gizonaren ber lana eginez lan sariaren %30-a guttiago irabazten du lanpostu gehienetan... sinpleki emaztea emakume ikusia delako lan munduan ere.
Emakume izaite hori, emaztearen bizia loriatzen ahal badu etxean opresiora bultzatzen du kanpoan. Bere loria bere akatsenetatik handiena da. Berez, ez da akats bat, xantza bat da, baina gizonek kudeatzen duten jendarte honetan emaztea "bere tokian (emazte/morroi tokian)" egon dadin, emakume izaitea erabilia den aitzakirik handiena da.
Emaztea emakume ikusia denez, nagusiak ez du erreski emanen erresponsabilitatedun postu bat eta nahiz eta postuarentzat gaitasun osoak ukan (eta batzutan postu hori lortuko duen mutila baino gaitasun hobeak ere) nagusi den gizon horrek nahiagoko du gizona hartu, inkonzienteki sinesten duelako emazte horrek ezin duela bere lana behar bezala bete; jakina, egun batez, azkenean ume hori ukanen du eta bere lanarentzat disponibilitate guziak galduko ditu.
Emaztea etxe barneko lanen morroi izaitea gure jendartearen oinarria da.
Bai egia da orai emazteak kanpoan lan egiten duela. Baina otoi, ez erran emazteak gizonaren parekotasuna lortua duenik. Emazte bazira, nahi baduzu kanpoan lan egin gizonentzat ongi, zoaz kanpora baina ez ahantz barneko eginbehar guziak betetzea. Oi Pello, Pello, kantuari beste dozena bat kople gehitu behar zaizkio. Pelloren emazteak gaur egun atzo baino lan eta eginbehar gehiago ditu. Jostea desagertu da bai, baina gehitu behar dira, haurren jantzien erosketak zilatzen direlarik (zer garapen polita!), janari erosketa, baserak, lisatzeak, garbiketa, haurren hezkuntza, eta hori guzia egun osoa kanpoan lan eginez... hor bai segur gauak laburtzen direla gaur egungo Pelloren emaztearentzat!