Azaroaren 20an Makean iraganen da «munduari so», jendea eta natura errespetatzen dituzten pratiken eguna.
Jiaz olio erregaieien berri ukan badugu « Roule ma fleur » elkartekoak ikusiz, aurten urrunago goaz gai horri buruz mintzaldi bat eginez, ikuspundu zabalago baten ukaiteko.
Badakigu petrolioak mundua geopolitikoki kudeatzen duela, baina usutan ondorio geopolitiko batzu telebistan ikusten baditugu abstrakzio batean sartzen ditugu irudi horiek gu gandik urrun egon diten. Beste batzutan egoera geopolitikoak gordetuak zaizkigu iritzi publikoan oldartze ideik ez dadin pitz. Goizean izanen den mintzaldian Ghazi Hidouci, Algeriako ekonomiako ministro ohia, jinen zaigu petrolioaren erabiltzearen eragin geopolitikoak ilunpetik ateratzeko.
Badakigu petrolioak mundua kutsatzen duela, baina usutan eragin ekologiko horiek ahanzten ditugu petrolioa erabiltzerakoan. Klima aldatzen ari da, zientzialari batzu hentzunak ditugu bai erraiten gure petrolio kontsumitzeak zerrikusirik baduela munduaren beroketekin, baina nahiago dugu elkor egon. Ber mintzaldian, Grégory Gendre, Green Peace-eko klima eta berotze arloko bozeramailea, jinen da elkortasunetik ateratzeko.
Hentzunak ditugu ere zonbait erraiten autoetako erregaia landare hazien presatzetik jiten ahal dela, baina erabilgarritasunaren sineskortasuna dudan, ez gira bortxaz prest Alternatiban proposatua den proiektuan parte hartzeko. Alain Juste duela jada 15 urte bere landare erregaia ekoizten eta herrikoei saltzen duena, hor izanen da erabilgarritasunaren sineskortasuna handitzeko....
Azaroaren 20eko goizean mintzaldia balin bada, eguerditan bertsolariak izanen dira (Amets Arzallus, Miren Artetxe, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua), atsaldean musika ta erakusketak (olio presa, ekisistema, munduko mendi argazkiakŠ) zernahi edari, eta aratsean kontzertua (Mal de ojo).
Beraz « Munduari so » pratika alternatiboen hobekiago ulertzeko aukera bada ohizko sistema sustatu gabe besta egiteko parada da ere !