erabili.com
Bost urte eta 1000 Bai euskarari
Bost urte eta1000 Bai euskarari
Bost urte iragan dira Bai Euskarari Ziurtagiria gizarteratu zenetik. Epe horretan 1.000 entitate egin dira ziurtagiriaren jabe, euskararen aldeko neurriak hartu dituztelako.Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriarekin aintzina egiteko eta "Aro berri bati ekiteko" erakunde autonomo bat sortuko duela jakinarazi du joanden ostegunean. Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren 5. urteurrena ospatu du joande ostegunean. Urte hauetan 1.000 enpresa, saltoki eta era guztietako entitate baino gehiagok lortu dute ziurtagiria. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla kreditatzen du, haiekin engaiamendu finkaoa lortuz. "Bai Euskarari Ziurtagiriaren ibilbideak bosgarren urtea bete du emaitza positiboekin", adierazi du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Akordioaren Jarraipen Batzordearen urteko bileran Kontseiluko Idazkari Nagusia, Xabier Mendiguren, eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren arduraduna, Rober Gutierrez, agertu dira. Beraiekin batera Jarraipen Batzordeko kideak azaldu dira : AMEDNA (Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea), Athletic Club, BBK, Diario de Noticias, EHNE, Ekonomisten Euskal Elkargoa, ELA, Etxe Erregionalen Federazioak, Eusko Ganbarak eta MCC. Denbora berean, Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriarekin aintzina egiteko erakunde autonomo bat sortuko duela jakinarazi du. "Egitura zabal eta sendoagoa, proiektua indartuko duena eta gizartearen aurrean erreferentzialtasun berezitua izango duena sortu nahi dugu", azaldu du Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Kontseiluaren aburuz, egitura eragile desberdinek osatutako entitatea izango litzateke. "Aro berri bat hasiko dugu".
|