Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion 2005-06-15
Joanes ETXEBARRIA
Errepresioarenegiazko aurpegia

Dudarik gabe asko kezkatuak izanen dira azken denboretan prefetak hartu neurriekin, izan dadila Batera diruz lagundu dituzten auzapezen aurkako epaiketengatik edo berrikitan Laborantxa Ganbararen laguntzaileenganako mehatxuarengatik. Ondorio larriak izan daitezkela kontuan hartuz ere, ezin da ukatu gutxienez errepublika frantses handi eta bakarraren egiazko aurpegia erakusten duela prefetak.

Ipar Euskal Herrian orain arte bizi izan dugun errepresioa mespretxu demokratikoaren itzalpean egin da. Alde batetik diru laguntzak ukatzean, batez ere irakaskuntzan eta kulturan, gure kultura heriotzera eraman nahi izan dute. Bestaldetik, itzalpean, polizia espainolekin batera abertzaleak kriminalizatzen dihardute, autodeterminazio eskubidea betiko urkatu nahian. Baina kanpotik ikusirik Espainia baino "demokratikoago" zirudien, kolaborazio faxistak, torturak etabarrak ez baitira tokiko egunkari frantsesetan maiz agertzen. Nork sinetsiko dio ordea Parisek demokratikoa dela dionean, euskal herritarren auzietan euskara "terrorismoari" lotzen badu?

Gutxienez orain, inoiz baino gehiago, Frantziaren jokoa agerian gelditu da. Euskara delitua bilakatua da Pariseko auzitegietan, baina Euskal Herrian OPE (Euskararen Erakunde Publikoa) sortu da. Sinetsi behar dugu euskara zikintzen eta hiltzen duen estatu batek, gure hizkuntza sustatzeko erakunde pribatua sortu duela ?

Laborariek sinetsi behar dute SUATak Laborantxa Ganbararen lana eginen duela, dituen 17 aulkietatik 5 baizik ez direlarik ELBrenak ? Hola segituz gero, Frantziako agintariek lortuko duten gauza bakarra Euskal Herriko erresistentziari zilegitasun gehiago ematea da.


 
Print
...More news
Sujet à la une
"Après la greffe,la vie redevient presque normale"
Sports
Amaiur Alfaro de nouveau sur le pont
Pays Basque
Procès de Plévin : "une mise en scène pour condamner la solidarité bretonne"
Herriz herri
Re-pelote au Conseil Municipal d´Ascain
Pays Basque
La nation basque fait débat et clivage, à gauche
Pays Basque
Les pêcheurs lèvent le blocus en espérant que l´UE accepte le "box"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise